Urrestillako sanjoanak 2022

Urrestillako XVIII. San Joan Herri Krosa, bideoan

Urtzi Oteiza 2022ko eka. 19a, 11:00

Sanjoanen atariko asteburuaz gozatzen ari dira Urrestillan. Ostiral gauean pilota jaialdiarekin hasi zen giroa berotzen, eta atzo arratsaldean XVIII. San Joan Herri Krosa egin zuten. Txiki eta handi, beroari aurre eginez aritu ziren dozenaka parte hartzaile.

Aitor Mimenzak eta Maite Etxezarretak irabazi zuten proba nagusia.