Larhunera mendi irteera bertan behera utzi du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Julene Frantzesena 2022ko eka. 17a, 16:23
Larhun media. (Mendikat)

Tenperatua altuak eta alerta laranja tarteko hartu du irteera bertan behera uzteko erabakia. Azpeitiko Gure Eskurekin elkarlanean antolatutako txangoa ziren bihar egitekoak, Pirinioetako Bidea egitasmoaren atariko gisa.

Muturreko tenperatura altuak direla eta, alerta laranja ezarri dutelako, Lagun Onak Mendi Bazkunak bertan behera utzi du bihar Larhun mendira egitekoa zen mendi irteera.

Uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea egitasmorako prestatzeko xedez antolatu zuen irteera taldeak, Azpeitiko Gure Eskurekin elkarlanean; izan ere, azpeitiarrek Larhun argiztatu beharko dute egun horretan.