Trinitate jaiak ospatuko dituzte asteburuan Nuarben

Ihintza Elustondo 2022ko eka. 7a, 14:13
Dantzaki eskolakoen emanaldia Nuarbeko festetan, 2019an.

Larunbatean, 16:00etan, botako dute festei hasiera emateko txupinazoa Nuarben. Astelehenera bitartean, hainbat ekintzaz gozatu ahal izango da han.

Bi urteko geldialdiaren ostean, bueltan dira berriro Nuarbeko Trinitate jaiak. Hain zuzen ere, larunbatetik astelehenera bitartean ospatuko dituzte festak han, eta ohiko moduan, hainbat ekintzaz gozatu ahal izango da.

Larunbatean, ekainak 11, 16:00retan botako dute festei hasiera emateko txupinazoa. Ondoren, 16:30ean, sokamuturra izango da, eta 19:00etan, Azpeitiko Kantu Jira taldearekin poteoa egingo dute. 20:30ean, herri afaria izango da, eta gauean, 23:30etik aurrera, Garilak 26 musika taldeak alaituko du giroa.

Igande –ekainak 12– eguerdian jarraituko dute festarekin. 13:00etan, Dantzaki eskolakoek areto dantzen emanaldia eskainiko dute, eta ordu berean, mokaduaz gozatu ahal izango da. 16:30ean, haurrentzako puzgarriak jarriko dituzte, eta 18:00etan, Tomasen abenturak ikuskizuna izango da. Ondoren, Izer eta Alabierrek trikiti doinuekin alaituko dute giroa. 

Astelehenean, hilak 13, amaituko dituzte festak Nuarben. 17:30ean, ume jolasak, tailerrak nahiz txokolatada egingo dituzte, eta iluntzean, erromeria izango da Laja eta Narbaizarekin.