Sanjuandegiko festak 2022

Mantangorriren ilustrazioa, Sanjuandegiko festen egunkari bereziaren ikur

Uztarria.eus 2022ko eka. 1a, 11:25

Bi urteko etenaren ostean, badator berriro Mantangorri Sanjuandegira, eta itzulera hori irudikatu nahi izan du Itxaro Iraeta ilustratzaileak Uztarriak eta XJ Auzolaneanek elkarlanean egindako egunkari bereziaren azalean. 

Itxaro Iraeta ilustratzaileak sortu du Uztarria Komunikazio Taldeak eta XJ Auzolanean taldeak Sanjuandegiko festen inguruan egindako egunkari bereziaren azala. Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plaza ikus daiteke bertan, baita Mantangorriren zain dauden herritarrak ere. Hegan datorren mantangorri handi bat marraztu du Iraetak egunkarirako sortu duen irudian, Mantangorriren itzulera irudikatuz.