Sanjuandegiko festak 2022

Sanjuandegiko festen inguruko egunkari berezia, etxez etxe

Uztarria.eus 2022ko eka. 1a, 10:45

Sanjuandegiko festen atarian, jaien inguruko egunkari berezia kaleratu du Uztarria Komunikazio Taldeak XJ Auzolanean taldearekin elkarlanean. Auzoko bizilagunek etxez etxe jasoko dute gehigarri berezia. Bertan, elkarrizketak, erreportajeak eta argazki bildumak bildu ditu Uztarriak.

Hastear dira Sanjuandegiko festak, eta horien atarian, jaien inguruko egunkari berezia egin dute Uztarria Komunikazio Taldeak eta XJ Auzolanean taldeak, elkarlanean. Gaur goizean hasi dira egunkaria banatzen, eta auzotarrek haien postontzietan jasoko dute gehigarri berezia.  

Hamasei orri ditu Sanjuandegiko festen inguruko egunkari bereziak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu komunikazio taldeak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak, argazki bildumak eta festen egitaraua, besteak beste. 

Gehigarriaren azaleko irudia Itxaro Iraeta ilustratzaileak sortu du.