Amaitu dituzte Urbitarte auzoko obrak

Ihintza Elustondo 2022ko mai. 25a, 08:56

Urbitarte auzoko 5, 6, 7 eta 8 etxe atarien arteko eremua eraberritu du udalak. Zehazki, inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoen eremua txukundu, gune berdeak berritu, aparkalekuak egokitu eta argiteria berritu ditu erakundeak.

Joan zen martxoan hasi zituzten Urbitarte auzoko 5, 6, 7 eta 8 etxe atarien arteko eremua eraberritzeko obrak. Udalak orduan azaldu zuenez, irisgarritasuna hobetzea izan da lan horien helburua, eta besteak beste, inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoen eremua txukundu, gune berdeak berritu, aparkalekuak egokitu eta argiteria berritu ditu erakundeak.

Art eraikuntza enpresak egin ditu hirigintza lanak, eta 206.679 eurokoa izan da aurrekontua. Lanak tarteko, Urbitarte auzoko zenbait aparkaleku ez dira egon erabilgarri denbora batez. Dena den, dagoeneko amaitu dituzte obrak, eta berriro erabilgarri daude gune horretako aparkalekuak.