Hasi dituzte Urbitarte auzoko 5 eta 8 etxe atarien arteko eremua eraberritzeko obrak

Ihintza Elustondo 2022ko mar. 9a, 11:43

Irisgarritasuna hobetzeko helburuarekin egingo ditu lanak Art eraikuntza enpresak. 206.679 euroko aurrekontua dute lanek, eta lau hilabeteko iraupena izango dute.

Hasi dituzte Urbitarte auzoko 5, 6, 7 eta 8 etxe atarien arteko eremua eraberritzeko obrak. Udalak azaldu duenez, irisgarritasuna hobetzea da lan horien helburua, eta besteak beste, inguru horretako oinarrizko azpiegiturak lurperatu, oinezkoen eremua txukundu, gune berdeak berritu, aparkalekuak egokitu eta argiteria berrituko ditu erakundeak.

Art eraikuntza enpresak egingo ditu hirigintza lanak, eta 206.679 eurokoa izango da aurrekontua. Enpresak lau hilabeteko epea izango du obrak gauzatzeko. Lanak tarteko, Urbitarte auzoko zenbait aparkaleku ez daude erabilgarri.