Kultur taldeak

Azketa Ahots Taldea

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 2013.

Egoitza: Soreasuko kultur gunea.

Harremanetarako: Luis Galdos (luisgaldoski@gmail.com).

Historia: Azpeitian ahots grabeen talde bat sortzeko ilusioa zeukan Luis Galdosek, eta lortu zuen 2013an sortzea. Azkena Ahots Taldean hasieran lau lagun bildu ziren, eta hamalau izatera iritsi ziren. Haien asmoa bailarako jendea ere batzea da, taldeak egonkortasun handiagoa izan dezan. Abeslari gazteagoak erakartzea dute beste helburu bat. Euskal abestiak, polifonia eta musika sakra deiturikoa dituzte jardueraren ardatz.

Jarduera: kontzertuak egiten dituzte. Azpeitian aritu izan dira, baita Gipuzkoako beste udalerri batzuetan ere. 2023an, taldearen 10. urteurrena izaki, nahiko lukete zerbait berezia egin.

Erreportajea (2023-10-11, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • "Jende gehiago elkartzea da gure nahia, baina ez dago musika estilo honetan interesa duen jende asko".
  • "Hamar urte bete ditugula ospatu beharra dago".
  • "Ez da Julian Barrenetxea abesbatzarekin lan egiten dugun lehen aldia. Ondo moldatzen gara haiekin".