Kultur taldeak

Antxieta Musika Eskola

Azpeitiko Kultur Mahaia 2022ko api. 14a, 10:00

Sorrera: 1982-1983 ikasturtea.

Egoitza: Perdillegi 1.

Atari digitalak:

Harremanetarako: antxieta@antxieta.eus.

Historia: 1982-1983koa izan zen lehen ikasturte ofiziala Juan de Antxieta Musika Eskola bezala. Haren helburu nagusiak dira Azpeitiko herrian kultur mugimenduko partaide izatea; Euskal Herriko joera, ohitura eta tradizioak ezagutzeko aukera eskaintzea; gaitasun bokazio berezia erakusten dutenak ikasketa profesionaletarako prestatzea; eta bakarkako nahiz taldeko jarduera bideratzeko musika instrumental irakaskuntza eskaintzea. Zerbitzu zabala du, musika tresna aukera handiarekin, eta adin guztietako herritarrei irekia.

Jarduera: kontzertuak (Santa Zezilia Egunean, karnabaletako atarian...), ikasturte bukaerako jaialdiak, festetako parte hartzeak (sansebastianetan danborradako taldea, jai karnabaleko kalejira edota Xanjuandegiko emanaldia), Umeen Eguna, eta besterik.

Elkarrizketa (2022-11-11, Uztarria.eus). Hiru esan:

  • “Musika Eskolak 1982-1983 ikasturtean jaso zuen Jaurlaritzaren aitortza ofiziala eskola modura. Aurretik Azpeitian herritar batzuk ari ziren musika erakusten klase partikularretan, eta pentsatu zen elkartu beharra zegoela”.
  • “300 ikasle pasatxo ditugu ikasturte honetan. (…) Garai batean ikasle izan zirenak orain guraso dira, eta haietako askoren seme-alabak dabiltza orain Musika Eskolan. Polita da hori ikustea, lotura eta segida bat dagoelako”.
  • “Eskaintza zabala eta aberatsa dugu, festetan parte hartzen dugu eta musika kalean izaten da…”.