Egitarau oparoa antolatu dute Sare Egunerako

Julene Frantzesena 2022ko api. 3a, 08:46
2019ko Sare Eguneko irudia.

Krosa ez ezik, musika emanaldiak, bazkaria, magia ikuskizuna eta manifestazioa izango dira. Dagoeneko zabalik da lasterketan izena emateko epea, eta salgai daude Skabidea eta Mafalda taldeek eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrerak.

Maiatzaren 21ean izango da aurtengo Sare Eguna, eta Azpeitiko Sarek dagoeneko jakinarazi du egun horretarako prestatu duten egitaraua. Krosa ez ezik, musika emanaldiak, bazkaria, magia ikuskizuna eta manifestazioa izango dira. 

Dagoeneko zabalik da lasterketan izena emateko epea; parte hartu nahi dutenek Orkatz kultur elkartean nahiz Kirolprobak webgunean eman ahal izango dute izena.

Honako hau da egitaraua:

12:00. Krosa, plazatik hasita.

Jarraian, Taberna ibiltariaren emanaldia Alde Zaharrean.

14:30. Bazkaria, Azoka Plazan.

Bazkal ondoren, Andoni Ollokiegiren emanaldia, Azoka Plazan.

17:00. Iago Magoren ikuskizuna, udaletxeko arkupeetan.

18:30. Manifestazioa, plazatik abiatuta.

Jarraian, elektrotxaranga Alde Zaharrean.

22:00. Skabidean eta Mafalda taldeen kontzertuak, Sanagustin kulturgunean.