Azpeitiarren doinuak

Oier Etxeberriaren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2022ko api. 6a, 09:00
Oier Etxeberria, Erniarraitz bertso txapelketako finalean. (Maialen Etxaniz)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu Uztarriak. Hau da Oier Etxeberria bertsolariak osatu duen zerrenda.

  • Non geratzen den denbora (Mikel Urdangarin)

"Umetan ere aza hosto handiak bai, baina sentsibilitate musikal exkaxa. Eskerrak letrei zerbait erreparatzen genien. 'Zerura, zerura esan du'".

  • Xorieri mintzo zen (Erramun Martikorena)

"Jatorriz Mixel Labeguerierena, Baigorriko artzainaren ahotsean. Kaseteetatik CDetarako trantsizioan, buruz ikasitako lehen ahapaldiak segur aski. Zer dira abestiak, olerkarien oihartzuna besterik?".

  • Ilunabar (Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar)

"Txapelketako pieza nonbait, apenas jo nahi izaten duten trikitilariek afalosteetan. Eskatzearen eta eman nahi ezaren orekaz dihardu, arrosa arantzatsua bailitzan".

  • Arrano beltzaren hegaldia (Iheskide)

"Bolada batean makina bat aldiz entzuna, Bluetooth bidez elkarbanatuta. Garai bakoitzari bere konpasa dagokio, erritmo leunak batzuetan, sendoagoak besteetan".

  • Zenbat min (Ken zazpi)

"Ez da edozein talderen posterra izaten logelako horman eskegita. Bihotz nostalgiari Haizea emateko onena Gutunak Zapalduen olerkiz betetzea. Teloia jaisten denean Denbora geldituko balitz… baina Itsasoa gara eta Ezer ez da betiko".