Karnabalak 2022

Kantujirako kideek gogotik abestu dute herriko kaleetan zehar

Anartz Izagirre 2022ko ots. 24a, 19:51

Ostegun Gizen eguna da gaur, eta Kantujirako kideak Alde Zaharrean barrena ibili dira karnabaletako kantuak eta bestelakoak abesten, askotariko mozorroak soinean.

Karnabalekin batera, bueltan etorri da Kantujira ere. Gaur, Ostegun Gizen egunez, Alde Zaharrean barrena ibili dira Kantujirako kideak askotariko kantuak abesten. Mozorrotuta atera dira kalera, eta Perez Arregi plazan hiruzpalau abesti kantatu ostean, Erdikalean gelialdia egin eta kaleak gurutzatu dituzte, umore onez eta musikaz giroa alaituz. Besteak beste, Azpeitiko karnabalen ikur diren Hementxe dala! eta Lolita abestiak kantatu dituzte, eta hainbat herritar batu zaizkie beraiekin batera abestuz eztarriak urratzera.

Erlazionatuak