Karnabalak 2022

Kantujirako kideak, Ostegun Gizena kantuz alaitzeko prest

Maialen Etxaniz 2022ko ots. 24a, 09:03

Ostegun Gizen eguna da gaur, eta dagoeneko festa usaina nabaria da herriko kaleetan. Kantujira taldeko herritarrek, azken urteetako ohiturari jarraituz, karnabaletako kantuak abestuz alaituko dituzte Alde Zaharreko kaleak gaur arratsaldean, 19:00etan hasita. Azken asteetan entsegu gutxi batzuk egin dituzte, eta dagoeneko eztarriak urratzeko prest daude. Arratsaldean kantura animatzeko dei egin diete herritarrei. 

Kantujira taldeko kideek kantuz alaituko dituzte Alde Zaharreko kaleak gaur arratsaldean. Ostegun Gizen eguna da gaur, eta karnabal usaina nabaria da dagoeneko. Hori dela eta, pandemia aurretik karnabaletan egin ohi zuten gisan, Ostegun Gizenean kalera aterako dira Kantujirako kideak. Perez Arregi plazan jarri dute hitzordua, 19:00etan, eta herritarrei kantura animatzeko deia egin diete. 

Abestiak zertxobait prestatzeko eta ahotsak berotzeko, entsegu gutxi batzuk egin dituzte. Dena den, azken urte eta hilabeteetan ezin izan dute nahi beste entseatu, osasun egoerak baldintzatuta. Dagoeneko martxa hartu dute ordea, eta orain, kanturako gogoz daude; gaur arratsaldean herriko kaleak karnabaletako abestiz eta bestelako euskal kantez alaitzeko prest.