Karnabalak 2022

Zartagin hotsak, karnabalen iragarle

Andoni Elduaien 2022ko ots. 20a, 09:59

Hungariako kaldereroen desfileak alaitu zuen atzo, larunbata, herria. Trapu zaharrak soinean, herritar ugari batu zen zen kaldereroen konpartsara. Azpeitiko kaleak festa giroan murgildu zituzten kaldereroek, eta karnabalak ospatuko diren mezua lau haizetara zabaldu zuten.