Bukatzear dira Garmendi auzoko urbanizazio lanak

Julene Frantzesena 2022ko urt. 18a, 14:12
Garmendi auzoan hainbat lan egin dituzte. (Azpeitiko Udala)

Garmendi auzoko 9 eta 13 arteko etxe atariak txukundu, errepidea hobetu, estolderia berritu eta bidegorrirako sarbidea egokitu ditu Azpeitiko Udalak. Erakundeak adierazi duenez, bizilagunek obren gaineko hainbat "zuzenketa" egin dituzte, eta datozen asteetan egingo dituzte konponketa horiek. 

Amaitzear dira Garmendi auzoko 9 eta 13 etxe atarien arteko urbanizazio lanak. Azpeitiko Udalak azaldu duenez, bizilagunek obren gaineko hainbat "zuzenketa" egin dituzte, eta datozen asteetan egingo dituzte konponketa horiek.

Iazko abuztuan hasi zen Azpeitiko Udala Garmendiko inguru hori txukuntzen, errepidea hobetzen, estolderia berritzen eta bidegorrirako sarbidea egokitzen, gunea irisgarriagoa egiteko eta "herritarren bizi kalitatea hobetzeko" helburuz. Lanak Asfaltos y Construcciones Morga enpresak egin ditu, eta 248.101 euroko aurrekontua izan dute obrek.

Lanak tarteko, hainbat hilabetez itxita izan zen Garmenditik saihesbiderako bidegurutzea, baina azaroaz geroztik, irekita dago errepide zati hori.