Zabaldu dute Garmenditik saihesbiderako bidegurutzea

Julene Frantzesena 2021ko aza. 29a, 15:23
Garmendi auzunea eta saihesbidea lotzen dituen bidegurutzea zabalik da dagoeneko.

Hainbat astetan izan da trafikoarentzat itxita errepide zati hori, Garmendi auzunean hainbat egokitzapen lan egin baititu udalak.

Hainbat hilabetez itxita egon ostean, dagoeneko zabalik da Garmendi auzunea eta saihesbidea lotzen dituen bidegurutzea. Hainbat astetan izan da trafikoarentzat itxita errepide zati hori; izan ere, Garmendi auzunean hainbat egokitzapen lan egin ditu udalak.

Besteak beste, auzune horretako 9. eta 13. zenbakidun etxeen atarien inguruan eta bidegorrirako sarbidean egin dituzte lanak, baita errepidean ere, eta oraindik guztiz amaitu ez badituzte ere, aurki bukatuko dituzte. Lanek 323.700,46 euroko aurrekontua izan dute.