Azpeitia-Azkoitia ISBk Caceresen jokatu beharreko partida ere atzeratu egin dute

Mailo Oiarzabal 2022ko urt. 7a, 11:54
Azkoitia Azpeitia ISB-Granada neurketako irudi bat. Joan den urteko azken partida izan zen hori Iraurgikoentzat.(Mikel Otola)

Extremadurako taldean agertutako COVID-19 positiboak direla-eta ezingo da jokatu biharko iragarrita zegoen neurketa. Juaristi ISBk Acunsaren kantxan jokatu beharreko derbia ere bertan behera gelditu da, arrazoi beragatik.

Iraurgi Saskibaloiaren bi talde nagusiek asteburu honetan jokatu behar zituzten 2022ko lehen neurketak, baina bi partidak bertan behera gelditu dira azkenean, COVID-19a tarteko.

Duela hiru egun iragarri zuten Gipuzkoa Acunsa Basketek eta Juaristi ISBk bihar Donostian jokatu beharreko Urrezko LEB ligako derbia bertan behera gelditu zela, Donostiako taldeko hainbat jokalarik positibo eman ondoren. Azkoitia-Azpeitia ISB taldea ere bihar etxetik kanpo zen jokatzekoa, Caceresen (Extremadura, Espainia). Baina gaur jakinarazi du Iraurgik sare sozialetan LF Challenge ligako partida hori ere atzeratu egingo dutela, Extremadurako taldean agertu diren positiboak direla eta.