Azpeitiarren doinuak

Alaia Juaristiren euskal kanta gogokoenak

Uztarria.eus 2022ko urt. 5a, 09:00

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Gabonetako oporraldian, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jasoko ditu Uztarriak. Hau da Alaia Juaristi eskiatzaileak osatu duen zerrenda; emakumeen artean, urteko kirolaririk onena izendatu dute.

  • Ta zer ez da berdin (Hertzainak)

"Erritmo ederra dauka abestiak, eta dantzarako gogoa jartzen dit. Gainera, animoa igo eta poza transmititzen dizkit kantuak. Autoan asko kantatzen dut gurasoekin zein lagunekin".

    • Noizbait (Ken zazpi)

"Lasaitasuna transmititzen dit abestiak. Estresa kentzen laguntzen dit kantua entzuteak; begiak itxi eta lasaitzeko baliagarria zait. Askatasuna eta itxaropena transmititzen dizkit".

    • Badira hiru aste (Mikel Urdangarin)

"Asko gustatzen zait abestia. Oso goxoa eta erromantikoa da. Gurasoek askotan kantatzen dute etxean, baita dantzatu ere, eta asko disfrutatzen dut. Bihotzera iristen den kantu bat da".

    • Iritsi da eguna (Pirritx eta Porrotx)

"Kantu oso alaia da, giro ederrean jartzekoa eta pozez kantatzekoa.  Nire anai-arrebekin, Itsasorekin eta Hodeirekin, oso gustura kantatzen dut etxera bueltatzen naizenean".

    • Laztana (Latzen)

"Amorrua eta hasarrea kanporatzen laguntzen duen kantu bat da. Barrua husten laguntzen du".