Azaroaren 25a

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguneko ekintzetan parte hartzeko deia egin dute pentsiodunek

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 23a, 11:41

Jubilatuek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten astelehenean, pentsio publiko duinak aldarrikatzeko. Indarkeria Matxistaren Aurkako Egunaren harira, idatzi bat irakurri zuten.

Astelehenero bezala, Azpeitiko jubilatuek eta pentsiodunek elkarretaratzea egin zuten herenegun plazan. 55 bat lagun bertaratu ziren protestara, pentsio publiko duinak aldarrikatzeko. Bereizgarri bat ere izan zuen asteleheneko elkarretaratzeak: Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna izango da osteguna, eta egun horren harira prestatutako idatzia irakurri zuten. Egun horretan herrian egingo diren ekintzetan parte hartzeko deia egin zuten plazan elkartutakoek.