Azaroaren 25a

'Oh gu hemen' tertulia izan da Basazabalen, Urola Erdiko Itaiaren eskutik

Azaroaren 25aren bueltan, hainbat ekintza gauzatu du azken egunotan Urola Erdiko Itaiak. Atzo, igandean, Oh gu hemen tertulia izan zen Basazabalen.

Urola Erdiko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak hainbat ekintza gauzatu ditu egunotan Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan, azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta. Atzo gauzatu zuten Azpeitiko ekintza bakarra: hain zuzen ere, Oh gu hemen tertulia izan zen, 18:00etan, Basazabalen.

Donostiara joateko autobusa

Itaiak azaroaren 25ean, ostegunarekin, egingo duen mobilizazioarekin bat eginez, Urola Erdiko Itaiak autobusa jarriko du Azkoititik, Azpeititik eta Zestoatik hara joan nahi dutenentzat. 18:00etan hasiko da azaroaren 25eko mobilizazioa Donostian, Bulebarrean. Hara joateko autobusa, berriz, 16:50ean irtengo da Azkoititik, 17:00etan Azpeititik, eta 17:10ean Zestoatik. Autobuserako izena ematea gomendatu dute antolatzaileek, Itaiako kideen bitartez edo Azpeitiko Haginpe tabernan.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide