Koronabirusa Azpeitian

90 urteko herritarren omenaldia atzeratu du Baigerak

Julene Frantzesena 2021ko aza. 17a, 11:29
Jubilatuen Baigera I egoitzako sarrera. (Mailo Oiarzabal)

Azaroaren 28an, Jubilatuen Asteari bukaera emateko, 90 urte bete dituzten herritarrei omenaldia egitekoa zen Baigera, baina atzeratu egingo dute hitzordua, Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena tarteko ezarri dituen neurriak tarteko.

Astelehenean hasiko da Baigerak antolatutako Jubilatuen Astea, baina Eusko Jaurlaritzak COVID-19aren hedapena tarteko ezarri dituen neurriak tarteko, hainbat ekintza ezingo dituztela egin jakinarazi dute elkarteko kideek.

Azaroaren 28an, igandez, asteari bukaera emateko, 90 urte bete dituzten herritarrei omenaldia egitekoa zen Baigera, baina atzeratu egingo dute hitzordua, "egoera bere onera" itzuli bitartean.