Frontoi Hotz Festekin amaitu dituzte Lasaoko festak

Ihintza Elustondo 2021ko aza. 14a, 10:52

Frontoi Hotz Fest jaialdiarekin amaitu dituzte San Martin jaiak Lasaon. Bi kontzertu izan ziren atzo: Manitou eta Istilu taldeenak. Ostiralean, berriz, bertso afaria egin zuten auzo elkartean.

Hilaren 7an hasi zituzten Lasaon San Martin jaien bueltako ekintzak, eta atzo, larunbata, amaitu zituzten ospakizunak. Hain zuzen ere, Frontoi Hotz Fest jaialdia izan zen atzoko protagonista. Txosna zabaldu zuten 19:30ean, eta 20:30ean, Manitou taldearen kontzertua izan zen. 21:30ean, berriz, beste talde bat igo zen oholtzara: Istilu. Giro ederra sortu zen auzoan.

Bezperan, berriz, ostiralean, bertso afaria izan zen auzo elkartean. Andoni Egaña eta Jone Uria bertsolariak aritu ziren kantuan, eta ondoren, Itzeder eta Txibilter trikitilariak aritu ziren giroa alaitzen. Egun horretan, gainera, txupinazoa bota zuten.

Horrenbestez, amaitu dira Lasaoko jaiak. Bertso afarian eta atzoko kontzertuetan hartutako irudiak dira honako hauek.