Azaroaren 25a

Emakume helduen kontrako indarkeria izango dute hizpide bihar Baigeran

Anartz Izagirre 2021ko urr. 25a, 10:05

18:00etan izango da hitzaldia, eta Izaskun Solagaistua izango da hizlaria.

Bihar, asteartea, emakume helduen kontrako indarkeriaren inguruko hitzaldia izango da Baigeran, Oneka Euskal Emakume Pentsionisten plataformak antolatuta. Izaskun Solasgaitua izango da solasaldia eskainiko duena, eta edonork izango du joateko aukera. 18:00etan hasiko da saioa.