Azpeitiko eta Bergarako organo ikasleek kontzertua eskainiko dute gaur Loiolan

Julene Frantzesena 2021ko urr. 8a, 08:00
Loiolako organoa.

Itxaso Alberdik, Anaitz Lizartzak, Elena Lakak eta Leo Joaristik hainbat pieza joko dituzte 20:00etatik aurrera, Loiolako basilikan.

Joan zen asteburuaz geroztik martxan da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XXII. edizioa, eta gaur, ostirala, organo ikasleen txanda izango da. Azpeitiko Juan Antxieta musika eskolako eta Bergarako musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, 20:00etan hasita, Loiolako basilikan. Itxaso Alberdik, Anaitz Lizartzak, Elena Lakak eta Leo Joaristik hainbat pieza joko dituzte, eta Laka eta Joaristi lau eskutara ere ariko dira.