Rodrigo Carrascosa, 40 urtez Garmendipeko atezain

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 14a, 16:47

Rodrigo Carrascosa, emaztearekin, 2014ko Lagun Onak Egunean omendu zutenean.

Gaur emango diote azken agurra Rodrigo Carrascosari; senitartean agurtuko dute, 19:00etan.

Atzo hil zen Carrascosa, 40 urtez Garmendipe futbol zelaiko atezain lanetan aritutako gizona. Urte horietan guztietan egindako lana eskertuz eta aitortuz omendu zuen klubak 2014ko Lagun Onak Egunean.

2009ko uztaileko Uztarria aldizkarian ere protagonista izan zen Carrascosa, Zu zeu! ataleko elkarrizketatua bera izan baitzen. Garmendipeko sarreran "denetariko jendea" aurkitu izan zuela zioen, baina kanpoko taldeetako jarraitzaileek lan gehiago ematen ziotela.