Bauke Mollemak irabazi du hamaulagarrena, eta eguneratu da Pourraren sailkapena

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 10a, 17:06

Pirinioetako etapen atarian da Tourra eta, gaur, Bauke Mollemarentzat izan da garaipena Quillanen. Eguneko ihesaldian parte hartu ondoren, urrutitik eraso eginda, bakarrik iritsi da helmugara Mollema. Ihesaldi bereko beste kide bat, Guillaume Martin, sailkapen nagusiaren bigarren postuan kokatu da.

Pourraren sailkapenean, aldiz, ez da aldaketarik izan goiko postuetan Carcasona eta Quillan arteko hamaulagarren etaparen ondoren, honela dago saridunen behin-behineko sailkapena.