Emakumeen Txokoan ikusgai da Miriam Quintanaren 'Bizipenak' margolana

Julene Frantzesena 2021ko uzt. 9a, 12:12
Emakumeen Txokoko horma batean ikus daiteke 'Bizipenak' lana.

Miriam Quintanak herritarren eskura, Emakumeen Txokoan, utzi zuen Bizipenak margolana duela aste batzuk, eta Emakumeen Txokoko kideek gune horretako horma batean jarri dute ikusgai lana. Iazko sorkuntza beketako bat jaso zuen Quintanak, eta prozesu hartan sortutako lanetako bat da Emakumeen Txokoan utzi zuena; zehazki, emakumeei zuzendutako obra da Bizipenak izenekoa.