Teunsek etapa, Pogacarrek erakustaldia eta horia, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 3a, 17:28

Zortzigarren etaparekin iritsi da 2021eko Tourra Alpeetara. Dylan Teuns flandriarrak irabazi du Le Grand Bornandeko helmugan, baina Tadej Pogacar izan da eguneko izen nagusia. Iazko irabazleak hankaz gora jarri du Tourra, eta maillot horia bereganatu du.

Oyonnax-Le Grand Bornand etaparen ondoren, aldaketa gutxi izan da goiko postuetan Pourraren sailkapenean. Honela geratu da, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.