Mohoric nagusi Alpeetara bidean, Roglic denbora galduta, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 2a, 16:53

Matej Mohoric esloveniarrak irabazi du aurtengo Tourreko etaparik luzeena eta orain arteko gogorrena. Lasterketa Alpeetara iritsi bezperan, ihesaldi jendetsua izan da protagonista. Horko kideak sakabanatuta iritsi dira helmugara, tartean Van der Poel liderra. Sailkapen nagusiko faboritoen artean, berriz, atzean gelditu eta denbota galdu Primoz Roglicek. Pogacarren atzetik, Roglic da Uztarriaren Pourrean talde gehienetan ageri den bigarren txirrindularia: 252 taldetatik 249tan dago, eta ia denetan lehen edo bigarren postuan kokatuta.

Vierzon-Le Creusot zazpìgarren etapa osatuta, honela dago Pourraren sailkapena; Patatas Fritas taldeak jarraitzen du buruan. Honela geratu da, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.