Cavendishentzat bigarrena, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko uzt. 1a, 17:37

Indartsu itzuli da Mark Cavendish Frantziako Tourrera. Herenegun Fougeresen egin bezala, britainiar beteranoak irabazi du gaur ere Chateauroxeko helmugan; esprintean, nola ez. Alpeetara gerturatzen hasiko da bihar Tourra, aspaldiko urteetako etaparik luzeenarekin, eta Van der Poelek lider jarraitzen du gaurko seigarren etaparen ondoren.

Uztarriaren Pourran, berriz, Patatas Fritas taldeak berreskuratu du lehen postua. Honela dago Pourraren sailkapena. Honela geratu da, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.