Lehen esprinta Merlierrentzat, eta Pourraren sailkapena eguneratuta

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 28a, 17:46

Tim Merlier izan da irabazlea Tourraren hirugarren etapan. Alpecin-Fenix taldeko belgiarra izan da azkarrena aurtengo lehen esprintean, gaur protagonista izan diren erorikoen ondorioz Pontivyko helmugara zatituta iritsi den pelotoiaren buru.

Asko dira gaurko erorketetan tartean izan diren txirrindulariak, horien artean Uztarriaren Pourreko apustuetan aukeratuenen artean dauden batzuk Helmugara iristeko metro gutxi falta zirela lurrera joan dira Caleb Ewan eta Peter Sagan, eta bukaerako sei bat kilometro falta zirenean erori da Primoz Roglic, esaterako.

Hirugarren etapa gorabeheratsuaren ostean, Mathieu Van der Poelek eutsi egin dio Tourreko lidertzari, baina aldaketak egon dira Pourraren sailkapenean; Txanber taldea da orain lehen postuan. Honela geratu da, berriz, saridunen behin-behineko sailkapena.