Pourraren sailkapen eguneratua, Van der Poelen garaipenaren ondoren

Mailo Oiarzabal 2021ko eka. 27a, 18:01

Mathieu Van der Poelek irabazi du 2021eko Frantziako Tourraren bigarren etapa eta maillot horia bereganatu ere bai, Mur de Bretagne-n bukatu den lasterketaren ostean.

Gaurko etapako lehen hamar sailkatuak gehituta eguneratu du Uztarriak Pourra'2021en sailkapena; Zubitxo taldea da orain buruan. Sarien behin-behineko sailkapena, berriz, honela dago.