Musika eskolako ikasleek etzi egingo dute ikasturte bukaerako bigarren jaialdia

Aitziber Arzallus 2021ko eka. 15a, 15:00
Joan den osteguneko jaialdiko une bat. (Aitziber Arzallus)

Aste honetan talde instrumentalen txanda izango da. Jaialdia Soreasu antzokian izango da, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, baina bertaratu nahi dutenek beharrezkoa izango dute aurrez gonbidapenak eskuratzea, Kulturazen webgunean.

Juan Antxieta musika eskolako ikasleek ikasturteari bukaera emateko jaialdiaren bigarren zatia egingo dute etzi, osteguna. Musikaren begirada izenburupean, oraingoan talde instrumentalak igoko dira taula gainera. Emanaldia Soreasu antzokian izango da, 19:30ean hasita. Sarrera doakoa izango da, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapenak eskuratzea; dagoeneko eskuragai daude Kulturazen webgunean.

Musika eskolako ikasleek joan den ostegunean egin zuten ikasturte bukaerako jaialdiaren lehen zatia. Ordukoan, banda gazteko eta abesbatzako kideak igo ziren agertokira, eta ustekabeko emanaldiren bat ere izan zen tartean. Aurten egoerak behartuta erabaki dute jaialdia bi zatitan egitea, jende pilaketak saihesteko helburuarekin.