Itsas Salbamedu Humanitarioko kideek sentsibilizazio saioak eskaini dituzte Karmelo Etxegarai Ikastolan

Julene Frantzesena 2021ko eka. 14a, 07:00
Lehen Hezkuntzako hainbat ikasle eta Javier Telleria ikastolan. (ISH)

Duela hilabete batzuk Aita Mari erreskate ontzian Mediterraneo itsasoan izan zen Javier Telleriak hainbat saio eskaini dizkie Lehen Hezkuntzako 216 haurri asteotan.

Itsas Salbamendu Humanitarioa (ISH) gobernuz kanpoko erakundeak hainbat sentsibilizazio saio eskaini ditu azken asteotan Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailetako 216 haurrek izan dute Mediterraneo itsasoan gertatzen ari denaren berri jasotzeko aukera; hain zuzen ere, duela hilabete batzuk Aita Mari erreskate ontzian izan zen Javier Telleriaren eskutik jaso dute informazioa.