Iagomagoren ikuskizunarekin gozatu dute Gaztetxean

Mailo Oiarzabal 2021ko mai. 1a, 11:19

Mago gazteak Serendipia aurkeztu zuen atzo arratsaldean, Gazte Astearen barruan.

Aspaldiko partez jendaurrean aritzeko parada izan zuen atzo Iagomagok, eta ez zen edonolako emanaldia izan berea, azken hilabeteetan ondu duen ikuskizun berria plazaratu baitzuen herritarren aurrean: Serendipia.

Gaztetxean egin zuen ikuskizun berriaren estreinaldia Azpeitiko mago gazteak, Gazte Astearen barruan antolatutako saioan. Harrera beroa izan zuen Iago Azkue Iagomagoren emanaldiak eta gozatua hartu zuten bere jarduna adi-adi jarraitu zuten ikusleek.

(Argazkiak: Azpeitiko Gaztetxea)