Liburutegian ere ospatu dute Liburuaren Nazioarteko Eguna

Maialen Etxaniz 2021ko api. 24a, 09:16

Atzo Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta horren harira, hainbat ekintza egin zituzten Udal Liburutegian. Irakurleen txokora animatu ziren gaztetxoek istorioak landu eta asmatu zituzten, baita merendola egin ere.

Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, hilak 24, eta askotariko ekintzak egin zituzten herriko ikastetxeetan zein Udal Liburutegian. Gaztetxoei zuzenduta, irakurleen txokoa izan zen atzokoan liburutegian, eta liburuak izan ziren protagonistak. Ekintzetara animatu ziren lagunek marrazkidun bi liburu landu zituzten baita istorioak asmatu ere. Gainera, ekintzak amaitutakoan merendola egin zuten liburuaren eguna borobiltzeko.