Juaristi ISB eta Bartzelona B taldeen arteko partida, zuzenean

Anartz Izagirre 2021ko api. 16a, 08:45
Juaristi ISB taldeko hainbat jokalari, Azkoitiko Elkargunean. (Iraugi SB)

Urrezko LEB ligarako igoera faseko lehen norgehiagoka jokatuko du Azpeiti-Azkoitiko taldeak gaur, igandea, kiroldegian. Partida zuzenean ikusteko aukera izango da, sarean.

Egun garrantzisua izango da gaur, igandea, Juaristi ISB taldearentzat. Izan ere, Urrezko LEB ligarako igoera faseko lehen partida jokatuko dute etxeko mutilek kiroldegian, 18:00etan hasita, eta norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera izango da, honako lotura honetan.

Bartzelona B taldea izango du aurkari Juaristi ISB taldeak, eta joan-etorriko finala irabaziz gero, Urrezko LEB ligarako txartela eskuratuko dute; talde hori izango da, gainera, 2020-2021 denboraldiko Zilarrezko LEB ligako txapelduna. Bartzelona B-ren kontrako finala galduz gero, berriz, beste zazpi talderekin batera jokatuko dute igoera fasea.

Honako lotura honetan irakur daiteke igoera faseko partiden atarian Uztarriak Iñaki Jimenezi egindako elkarrizketa.