Jon Alberdi: "Dena hiru partidatan jokatuko da, eta esperantzarekin goaz finalerdietara"

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2021ko api. 15a, 20:28

Promozio mailako Binakako Pilota Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak Salaverri II.arekin batera. Bihar jokatuko dituzte finalerdietako lehen partidak Azkoitiko Gurea pilotalekuan. Baikoko pilotariek aurkari gogorrak izango dituzte aurrez aurre, baina gogotsu agertu da Alberdi. Harekin hitz egin du Erlo Telebistak. 

Joan zen astean eskuratu zuten finalerdietarako txartela Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, Zubizarreta III.ari eta Uriondori 22 eta 18 irabazita. Bihar jokatuko dituzte finalerdietako lehen partidak Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 22:00etan hasita. Baikoko pilotariek aurkari gogorrak izango dituzte aurrez aurre, Alberdiren hitzetan "txapelketan zehar ondoen aritu direnak". Hala ere, badu esperantza Azpeitiko pilotariek, eta gogotsu ekingo die finalerdiei.