Ertzaintzak pankartak jartzen ari zen lagun bat identifikatu duela salatu du Ikas-ek

Julene Frantzesena 2021ko mar. 14a, 15:45
Ikas-eko hainbat kide pankartak egiten atzo. (Ikas)

Martxoaren 25aren bueltan antolatu duten "borroka egunaren" harira ari ziren pankartak jartzen, eta Ikasek adierazi duenez, lagun bat identifikatzeaz gain, pankartak jartzea "galarazi" zieten bi ertzainek. Ikas-eko kideek "gogor" salatu dute gertatutakoa.

Atzo goizean Ertzaintzak herrian pankartak jartzen ari zen lagun bat identifikatu zuela salatu du Urola Erdiko Ikas taldeak. Martxoaren 25aren bueltan antolatu duten "borroka egunaren" harira ari ziren pankartak jartzen, eta Ikasek adierazi duenez, lagun bat identifikatzeaz gain, pankartak jartzea "galarazi" zieten bi ertzainek. Ikas-eko kideek "gogor" salatu dute gertatutakoa, eta esan dute ez dutela onartzen "edozein eratako jarrera autoritariorik, ezta pandemia garaian areagotu den jazarpen poliziala ere".