Sansebastianak 2021

Bidali San Sebastian bezperako argazkiak eta irabazi erosketa bonu bat

Uztarria.eus 2021ko urt. 18a, 19:14

Aurtengo San Sebastian bezperan ateratako irudiak bilduko ditu Uztarriak, hala nola afari garaikoak, balkoian ateratakoak, danborra jotzen egindakoak... Etziko 10:00ak bitartean jasoko ditu Uztarriak irudiak: Twitterren Uztarria aipatuta eta #SSAzpeitia2021 traola erabilita; edo 661 68 25 42 Whatsapp zenbakira bidalita.

Bihar, San Sebastian bezpera, zuzeneko saio berezia eskainiko dute Uzarriak eta Erlo Telebistak udaletxetik. Hitzordu hori baliatuta, Uztarriak herritarren argazkiak jaso nahi ditu. Hain zuzen ere, aurtengo San Sebastian bezperan ateratako irudiak bilduko ditu Uztarriak, hala nola afari garaikoak, balkoian ateratakoak, danborra jotzen egindakoak...

Herritarrek egun osoan zehar izango dute irudiak bidaltzeko aukera, baita saio martxan den bitartean eta haren ostean ere. Zehazki, San Sebastian eguneko 10:00ak bitartean jasoko ditu irudiak Uztarriak, honako bi bide hauetatik: Twitterren Uztarria aipatuta eta #SSAzpeitia2021 traola erabilita; edo 661 68 25 42 Whatsapp zenbakira idatzita. Argazkiak bidaltzen dituzten herritar guztien artean, 150 euroko erosketa bonu bat zozkatuko du Uztarriak, Azpeitiko Udalaren eskutik.