Sansebastianak 2021

San Sebastian bezperan zuzeneko saioa eskainiko dute Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak

Uztarria.eus 2021ko urt. 15a, 19:00

San Sebastian bezperan, 22:30ean hasita, saio berezia eskainiko dute Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak, udaletxeko pleno aretotik. Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek aurkeztuko dute saioa, eta hainbat gonbidatuk parte hartuko dute bertan.

Aurtengo sansebastianak guztiz ezohikoak izango dira; ez dira kaleak jendez leporaino beteko danborren desfilea ikusteko, plaza hutsik izango da gauerdian. Hala eta guztiz, San Sebastian bezperan, 22:30ean hasita, saio berezia eskainiko dute Uztarria.eus-ek eta Erlo Telebistak, udaletxeko pleno aretotik.

Iazko moduan, Mireia Galarzak eta Ignacio Arakistainek aurkeztuko dute ordubete bueltako saioa, eta hainbat gonbidatuk parte hartuko dute bertan. Gainera, hainbat elkarrizketa eta erreportaje ere ikusi ahal izango dira. Saioa bukatzean, berriz, danborradako irudi zaharrekin osatutako bideo emango dute bai Uztarria.eus-ek, bai Erlo Telebistak –Youtuben ere ikusi ahal izango da zuzeneko emanaldia–.

Beste modu batean bada ere, sansebastianez gozatzeko aukera izango dute herritarrek, Urolako Komunikazio Taldearen eskutik.