Josu Iztuetak eta Iker Iriartek 'Arrastoan' dokumentala aurkeztuko dute ostegunean

Julene Frantzesena 2021ko urt. 18a, 09:17
'Arrastoan' dokumentaleko irudi bat.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatu duen Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruko lehen ekitaldia izango da ostegunekoa. 19:00etan hasiko da saioa, Sanagustin kulturgunean, eta gonbidapenak beharko dira hara joateko.

Ostegunean, urtarriak 21, Mendiko Ahotsak egitasmoaren barruko lehen ekitaldia izango da. Lagun Onak Mendi Bazkunak iragarri duenez, Josu Iztueta tolosarrak eta Iker iriarte alegiarrak Arrastoan dokumentala aurkeztuko dute 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Laponiara egindako bi eski zeharkaldiren arrastoei segika egindako ikus-entzunezkoa da emango dutena. Batetik, 1974. urtean sei tolosarrek Laponiara egin zuten bidaiako irudiak ikusi ahal izango dira, baita 2017an lau lagunek –tartean Iztuetak eta Iriartek– leku berera egin zuten bidaiakoak ere. Saioa ikusteko gonbidapenak beharko dira; lotura honetan eskura daitezke.