Osasuna eta eskubideak aldarrikatuz, auto karabana egin dute herrian

Osasuna eta Eskubideak plataformak deituta, auto karabanak egin dituzte gaur Euskal Herrian; tartean Azpeitian. COVID-19 gaitzak ekarri duen egoeraren aurrean, salatu dute ez daudela ados hartu diren hainbat erabakirekin, eta eztabaida zientifikoa aldarrikatu dute.

Osasuna eta Eskubideak plataformak deituta, auto karabanak egin dituzte Euskal Herrian barrena gaur goizean; tartean Azpeitian. COVID-19 gaitzak ekarri duen egoeraren aurrean, salatu dute ez daudela ados hartu diren hainbat erabakirekin, eta eztabaida zientifikoa aldarrikatu dute. Stop G5; positibo fatsuak, test faltsuak; askea izateko jaioa... bezalako aldarriak irakurri ahal izan dira autoetan.

"Egun batetik bestera, herritarren eskubideak inolako oinarri zientifiko eta justifikazio gabe urratu" dituztela salatu du Osasuna eOta Eskubideak plataformak. "Hartzen ari diren erabakiek gure bizitzan eragin negatiboa dute, oro har, osasunean, eskubideetan eta ekonomian. Egoera gehiago kaltetu baino lehen, politikariei gardentasuna eta behingoz eztabaida zientifiko bat eskatuko diegu. Horrez gain, ozen adierazi nahi diegu ez gaudela konforme osasun zerbitzuan jasaten ari garen arretarekin, osasun arloan egiten ari diren murrizketekin, pertsona nagusiek zahar etxeetan jasan duten eta jasaten ari diren utzikeriarekin, gure seme-alabak bizitzen ari diren distopiarekin, komunikabideen bidez herritarren artean sortu duten izuarekin, martxotik hona sufritu ditugun eskubide murrizketekin, poliziarekin errepresioarekin. Ez gaude ados!".

Plataformak salatu du "hedabide ofizialetan bertsio ofizialetatik kanpoko iritzirik" ez dela entzuten, eta eztabaida zientifikoak ez daukala lekurik. Horren aurrean, "umezurtz" sentitzen direla azaldu dute. Plataformaren arabera, "egoerari aurre egiteko" eta beren "desadostasuna adierazteko" egin dituzte gaur auto karabanak.

Protesta egiteko, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik abiatu dira autoekin, 09:00etan, eta herri batzuk igaro ostean, Arantzazun (Oñati, Gipuzkoa) elkartu dira guztiak. Tartean igaro da auto karabana Azpeititik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide