Kanpaiak, duela 84 urte herritik ihes egin behar izan zutenak gogoan

Mailo Oiarzabal 2020ko ira. 19a, 17:01

1936an tropa frankistak Azpeitian sartu ziren gaurko egunez. Egun hartan 15:00etako trena hartuta herria utzi behar izan zuten azpeitiarrak omendu nahi izan ditu gaur udalak, udaletxeko kanpaiak bost minutuz joaraziz. Bideo honekin jaso eta zabaldu du unea udalak berak.

Atzo oroimenaren webgunearen aurkezpenean Nagore Alkorta alkateak aurreratu bezala, udaletxeko kanpaiek ohi baino kanpaikada gehiago jo dituzte gaur 15:00etan, duela 84 urte ordu horretan atera zen trenean herritik ihes egin behar izan zuten azpeitiarrak gogoratzeko. Irailaren 19a da gaur, eta gaurko egunez sartu ziren Azpeitian tropa frankistak 1936an.