Eman daiteke izena astelehenean liburutegian eskainiko duten ipuin kontaketarako

Maialen Etxaniz 2020ko ira. 15a, 19:59

Irailaren 21ean beste ipuin kontaketa bat eskainiko dute liburutegian, 5 urteko haurrei zuzenduta. Ines Bengoa izango da ipuin kontalaria. Plazak mugatuta daude, eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.

Datorren astelehenean, irailaren 21ean, beste ipuin kontaketa saio bat izango da Udal Liburutegian. Asteleheneko saioa 5 urteko haurrei zuzenduta dago, eta Ines Bengoa izango da ipuin kontalaria. Saioa 18:00etan hasiko da.
 
Ipuin kontaketara joateko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta hiru modutara egin daiteke: liburutegian bertan, telefonoz (943-15 71 95) edo Whatsapp-ez (688 815 506). Plazak mugatuta egongo dira.
 
Atzo beste ipuin kontaketa bat izan zen liburutegian, eta bertaratu ziren haurrek gogotik gozatu zuten Apaxiren istorioekin.