Apaxi ipuin kontalariaren saioa izan zen atzo liburutegian

Anartz Izagirre 2020ko ira. 15a, 17:32

Hainbat haur joan zen atzo, astelehena, Apaxiren ipuinak entzutera. Segurtasun distantziak errespetatuta egin zuten saioa.

Azpeitiko Udal Liburutegiak antolatuta, Apaxi ipuin kontalariaren saioa izan zen atzo, astelehena, liburutegian, eta dozena-erdi bat haur joan ziren ipuinak entzutera. Pandemiaren eraginez, segurtasun neurriekin egin behar izan zuten saioa, eta edukiera mugatua ezarri zuten aretoan. Aurtengoa liburutegiak antolatzen dituen ipuin kontaketen XXXI. edizioa da.