Anbulatorio ondoko zubia itxita egongo da bihartik hilaren 25era arte

Aitziber Arzallus 2020ko ira. 14a, 14:55
Joan den astean ekin zieten zubiko irisgarritasuna hobetzeko obrei. (Azpeitiko Udala)

Joan den astean hasi ziren zubiaren irrisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak egiten. Bi fasetan egingo dituzte obrak: aurrena, anbulatorioko aldeko zatia berrituko dute; eta gero, Matxinada kalera ematen duena. Lehen faseko lanek irauten duten bitartean, itxita egongo da zubia.

Bihartik irailaren 25era artean anbulatorio ondoko zubia itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Joan den astean hasi zituzten zubiaren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzeko lanak, zubiak duen malda tarteko, ez delako herritar guztientzat irisgarria. Bi fasetan egingo dituzte obrak. Lehen fasean, zubiaren anbulatorio aldeko zatia berrituko dute, eta hain zuzen ere, lan horiek egiten dituzten bitartean egongo da zubia itxita. Irailaren 25erako bukatzea aurreikusten dute.

Gero ekingo diote bigarrengo faseari, alegia, zubiaren beste aldea —Matxinada kalera ematen duena— berritzeari. Horiez gain, Matxinada kalean ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasuna hobetzeko lanak ere egingo ditu udalak. 

Lanek herritarrei sortuko dizkieten eragozpenengatik, aurrez barkamena eskatu du udalak.