Ertzaintzak Landetako istripuan izandako lekukoen laguntza eskatu du

Anartz Izagirre 2020ko abu. 26a, 10:37
Landetako istripua gertatu zen gunea.

Landetan izandako istripua argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak, eta istripuan izandako lekukoen laguntza eskatu du horretarako. 

Atzo, asteartea, istripu larria izan zen GI-2634 errepidean, Landetan, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko agenteek istripuan izan ziren lekukoen laguntza eskatu dute, eta gertatutakoaren inguruan daturen bat eman dezaketen herritarrek 943-53 91 25 telefonora deitu dezakete.

Motoa gidatzen zihoan 22 urteko gaztea hil egin zen istripuan, auto baten aurka jo ostean; autoko gidaria, berriz, 20 urteko beste gaztea, Donostia Ospitalera eraman zuten zauri larriekin.