Motozale bat hil da Landetan, auto baten aurka jo ostean

Uztarria.eus 2020ko abu. 25a, 14:19

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 13:05ean gertatu da ezbeharra, GI-2634 errepidean, Landetako Egaña gozotegiaren parean.

22 urteko mutil bat hil da gaur, asteartea, Landetan, motoan zihoala auto baten aurka jo ostean. Ertzaintzak adierazi duenez, 13:05ean gertatu da ezbeharra, Landetako Egaña gozotegiaren parean, GI-2634 errepidean. Autoko gidaria, berriz, 20 urteko beste gazte bat da, eta Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta. Segurtasun Sailaren arabera, errepidea ireki dute dagoeneko.