Hainbat lagunek parte hartu dute Ezkutuko Altxorraken barruko Azpeitiko lehen bisita gidatuan

Julene Frantzesena 2020ko uzt. 26a, 08:54
Atzoko bisita gidatuko irudi bat. (Urola Turismo)

Alde Zaharrean kokatuta dauden XVI. mendeko eraikin historikoak ezagutzeko aukera izan zuten bisitan parte hartu zuten herritarrek.

Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, Azpeitia XVI. mendean bisita gidatua egin zuten hainbat lagunek atzo, larunbata. Azpeitiko ondarea ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek. Hain zuzen ere, hamaseigarren mendekoak diren eta Alde Zaharrean kokatuta dauden eraikin historikoak ezagutu eta horien gaineko azalpenak entzun zituzten Vicente Davilaren eskutik.